Telefonoa :
943 325 800
Gure zerbitzuaren garrantzia ezagutzen dugu eta emaitzarik onena eskaintzeko lan egiten dugu.
Enpresa-, komunitate-, bulego-, ikastetxe-, kiroldegien- etab. garbiketa sektorean egiaztatu daitekeen esperientzia daukagu, gainera, gure langileek bezero pribatu eta erakunde publikoekin lana egiteagatik ere urteetan zehar egiten jakitea eskuratu dute.
Gure erakundeak profesional talde bat du bezeroak eta haien beharrak ezagutzen ahalegintzen dena, konponbiderik onena emateko.
Era guztietako garbiketa zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Bulegoak eta langelak (enpresak, erakunde publikoak, unibertsitateak, ikastetxeak…)
Supermerkatuak
Merkataritza zentroak
Azalera handiak
komunitateak eta eraikinak garbitu eta mantentzea.
...
Garaje eta aparkalekuen garbiketa integrala
Zoruen garbiketa mekanikoa
Hautsa, orbanak, koipeak,...
Kiroldegia
Gimnasioak
Aldagelak
Obra berriaren garbiketa
Lokalen berritzea
...
LIMPEDUR-i ingurumena errespetatzea eta babestea funtsezkoa iruditzen zaio. Horregatik, zuzendaritzak konpromisoa hartzen du bere jardueraren ingurumen-inpaktua murrizteko eta ingurune jasangarri bat eraikitzen laguntzeko:
Ahal den neurrian, sortutako ingurumen-inpaktuak eta kutsadura murriztuz, prozesuak etengabe hobetuz.
Langileei prestakuntza egokia emanez, ingurumen-jardunbide egokiak gara ditzaten.
Produkturak konposizioaren eta ezaugarrien arabera hautatuko dira, ingurumen-arriskua murrizteko.
Hondakinen bereizketa eta birziklatzea, bere ekoizpena posible den neurrian minimizatuz.
LIMPEDURentzat zerbitzuaren kalitatea eta bezeroaren asetzea ukaezinak dira.
Horretarako, enpresan kalitatea kudeatzeko ezarritako sistema bat dugu, gure bezeroekin hartutako konpromisoak betetzen direla ziurtatzen duena.
Gure zerbitzuen bikaintasunera bideratutako helburuak eta xedeak ezartzen ditugu, eta kalitatearen arloko jarduna ebaluatzen dugu.
Bezeroa gure kalitate-politikaren ardatza izanik, lan egiten dugunon ekarpenak bildu eta kudeatzen ditugu; izan ere, funtsezko informazio-iturria dira gure zerbitzuak hobetzeko.
LIMPEDUR- eko Zuzendaritza taldeak, emakume eta gizonen arteko tratuaren eta aukeren berdintasuna defendatzen du, ez bakarrik nazioarteko mailan onartuta dagoen eta pertsonari dagokion oinarrizko eskubidea delako, baizik eta, ekonomiarekiko eta sozialki gizarte aurreratua, zuzena, kohesionatua eta askea eraikitzeko funtsezko oinarria dela kontutan hartzen duelako ere.
Bereizi, eta, behar bada, desberdintasuna eta emakumearen diskriminazio egoerak ezabatu, baita ere gure aritze eremuan eman daitezkeen gabeziak, estereotipoak eta
jarrera sexistak edo diskriminatzaileak ezabatu.
Emakume eta gizonen artean tratuaren eta aukeren berdintasun eraginkorra sustatu, bizitza pertsonalaren, familia bizitzaren eta lan ibilbidearen adiskidetzea eta
erantzukizuna babestuz, erabakietan emakume eta gizonen partaidetza orekatua
babestu, eta prestakuntzak eta sustapen profesionalak eskuratzeko berdintasuna
babestu.
Gure kudeaketan genero-ikuspegia txertatzeko konpromisoa hartzen dugu, eta sistematikoki aztertzen ditugu emakumeen eta gizonen egoera, beharrak eta
itxaropenak, gure zerbitzuei dagokienez.
Emakumeek pairatzen duten aurkako indarkeria desagerrarazteko ekarpena egin, sexu-jazarpenak eta genero jazarpenak dituzten jokabideak ez onartuz, eta hauek
saihesteko prebentzio- neurriak hartuz.
Edozein duda edo kontsulta erantzuteko prest gaude.
943 325 800
Plaza del Caddie, 9 - bajo 2 Lasarte-Oria